2011-05-19

ESKOLA 2.0

Proiektu honen helburu nagusia IKTak modu eraginkorrean erabiliz EAEko errealitate ezberdinen ezagutza partekatzea da, ikastetxe desberdinen arteko ikasleen lankidetza eta harremanak sustatuz. Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleei, Eskola 2.0 programa kideei, zuzenduta dago. Bi  ikastetxeen artean gela-bikoteak antolatzen dira. Ikastalde bakoitzak bere herri-auzo-eskualdearen inguruko ikerketa-lana (natura, historia, kultura, gizarte arloa,...) egiten du eta beste taldearekin partekatu/erkatu behar ditu eskuratutako ezagupenak. Ekoizpenak ikastetxe-bikoteek sortutako blogean argitaratzen dira.
Bestalde, irakasleak IKTetan trebatzea ere ahalbidetzen du.
Nire herriko eskolaren kasua azaldu nahi nizueke, gai honek bazterrak nahastu baititu. Dirudienez, Lezo Herri Eskolan programa honetan murgilduta zeudelarik, Eusko Jaurlaritzak wifi bidezko interneterako loturaren bitartez funtzionatuko zela adierazi zuen. Eskolak, ordea, lehendik erabakia zuen wifi bidezko interneterako loturarik ez zuela onartuko, ez baitago frogatua kalterik egiten ez duenik; aitzitik, badira zenbait ikerketa uhin elektromagnetiko kaltegarriak sortzen dituela baieztatzen dutenak. Beraz, eskolak ez zuen onartu. Ondorioz, Eusko Jaurlaritzak, eskola honi eta bertako ikasleei Eskola 2.0 programan parte hartzea eragotzi die. Ohi den legez, txantaia eta inposaketa erabiliz. Ondorengo blogaren bitartez eskolaren aldarrikapena ikustera gonbidatzen zaituztet.

No hay comentarios:

Publicar un comentario