2011-05-18

Azken txanpa

Maiatzean, oporretatik bueltan nahikoa erlaxatuta ibili naiz, erabat  deskonektatuta oporrak on egin didaten seinale. Hala ere, gelako orduak zenbait lan egiteko probextu ditut. Batetik eskolen arteko konparaketaren aurkezpena bukatu behar izan dugu, bestetik bloga antolatu behar izan dut, sarrerak egin eta programa berriak ezagutu. Azkenik, irakaslearekin tutoretza izan dugu ikasgaiari amaiera emateko, ebaluazioa bideratzeko eta ikasgaiarekin izan ditugun sentipenak komentatzeko.

Hala, bi egunetan talde guztien aurkezpenak ikusi ahal izan ditugu. Zenbait talde eskolen arteko konparaketara mugatu gara, errealitatea ikusita gure gogoetak plazaratu ditugu; beste zenbaitek hiru urteotan suertatutako hausnarketak eta ideiak bota dituzte,... askotarikoak, guztiak interesgarriak eta erakargarriak!

No hay comentarios:

Publicar un comentario